XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURRI ETA ENTZUN KANTA MAILU DENEAN

Akelarreren disko berri honetako kantek dantzara bultzatzen gaituzte batetik eta, bestetik, gizartearen arazoak gogorarazten dizkigute.

Besteak beste, heroinaz eta askatasunik ezaz hitzegiten da.

Zortzi kanta ditugu diskoan eta horietatik gehienek rock-kutsu nabarmena dute.

Baina musika melodikoaren aztarnak ere ageri dira.

Bestalde, Anjel Duhaldek kantatzen duelako edo, Akelarreren disko honek Iparraldeko Errobi taldea ekartzen digu gogora.

Oroipen izeneko kanta, berriz, erabat bestelakoa da.

Pianoaren soinu melankolikoak lasaitasun ederra ematen dio diskoari.

PARADISU GALDUAREN MINA

Arrosa zimeldua nobela labur-laburra duzu; larogei orrialdetara ez da iristen.

Euskal Herriko balizko herriska batean kokatzen da eta drogak bertako bizimodua nola hondatzen duen kontatzen du.

Droga-saltzaile baten ahotik, trafikoaren mundu izkutu horren berri ematen zaigu.

Gai aldetik beharbada betiko topikoak erabiltzen ditu.

Baina , nobelaren suspentseak kapituluak etengabe irenstera eramaten gaitu.

Bestalde, kapitulu laburretan banatua egotea oso lagungarri izango zaie euskaldunberriei.

EUSKARA IKASIZ ONDO PASATU

Kalean da jadanik Hizkuntz jolasak liburua.

Guraso eta OHOko irakasleei 122 jolas eskaintzen zaizkie zortzi ataletan banatuak: asmakizunak, suertezkoak, antzeztekoak, kantuak eta abar.

Jokoen nondik norakoa eta jolasteko behar diren materialak ere azaltzen dira bertan.

Jolas horien helburua euskara ikastea-irakastea da.

Baina ez edonola, umeek hobeto ikasten bait dute hizkuntza aldi berean ondo pasatuz indarrez eta gogoz kontra sarreraziz baino.